ONLINE 51: Hauxe da despedidea, Brozeliande

Hau da ikasturte honetako azken bideoa. Datorren irailan hasiko gara berriz eskola presentzialak (uste dut), eta ordurako egin dugun material guzti hau eskura izango duzue ere bai, eskolan lantzen duguna gogoratzeko. Hemendik aurrera sarrera berriak eginen ditut baina beste maiztasunez, jakina.

Gaurkoa opari txiki bat da, Dantza jauzi bat, albokak jota. Berez, jotzen duena Jon Garmendia dugu, Bilbaomusikao alboka irakaslea.

Urratsak bideoan daude. ez ditut ozenki esan urrats segida berriak asmatzeko aukera emateko.

Besarkada bat eta laister arte.

ONLINE 48: Mutildantzen urratsak 2.

Gaur Laister , Kanpotik bi eta Barnetik bi ikusiko ditugu.

Laister, berez, jauzietan erabiltzen den pika litzateke, erritmo berdina dauka, bakarrik kontutahn izan behar da itzulia kanporantz ematen dela. Laister ikasiz hasi gaitezke Xerri Begi igoera eta Añoar Xume ikasten.

Kanpotik bi eta Barnetik bi urrastek erritmo berdina dute, bakarrik norbaidea eta espazioan kokapena aldatzen da. Urrats hauek ikasiz gero Zozoarena, Xoriarena eta Biligarroarena ikasi daitezke.

ONLINE 47: Mutildantzen urratsak 1

Hasiko gara Mutildantzen urratsak ikusten, eta lehenbizi ikusiko ditugunak:

Buelta eta erdi, Aintzina Pasa, Gibela Pasa

Erabiltzen dira mutildantza hauek egiteko: BILANTZIKO TXIKI, ZAHAR DANTZA eta MANDO ZAHARRARENA

Markatu eta Inguru (bakoitiena eta bikoitiena)

Erabiltzen dira mutildantza hauek egiteko: XERRI BEGI ZAHARRA

Mutildantza hauen koreografia ikusteko:

BILANTZIKO TXIKI, ZAHAR DANTZA eta MANDO ZAHARRARENA, XERRI BEGI ZAHARRA