ONLINE 18: Lantzeko Hirupuntukoa

Neure Senar Ttonttozko izenarekin ezagutzen da Lantzeko abesti hau. Hau da melodia hau dantzatzeko nik egin dudan proposamena, kontutan izanik doinu horiek nola dantzatzen diren Baztanen.

Letra hemen uzten dizuet:

l.- Neure senar tontozko,
artoyale aundizko.
Zazpi talo bear ditu
otorduan yateko:
tra la ra la la ra la la la la ra la la la la ra la la la
zortzigarrena kolko ko
gose orduan yateko.

II.- Neure senar tentene,
ez yaut maite bat ere.
I baino maiteago diat
auzoko auntza bedere:
tra la ra la la ra la la la la ra la la la la ra la la la
i baino maiteago diat
auzoko aun tza bedere.»

ONLINE 5: Esku Aldatzeko Soinua

Hemen duzue Esku Aldatzeko soinua egiteko hainbat aldaera. badakizue: dantza hau Sokadantzaren barruan egiten da eta izen ezberdinak ditu: abarketak, alpargatak, azeri dantza… Eta bertsio ezberdinak daude Euskal Herriko toki ezberdinetan.

Guk proposatzen duguna Durangaldean egiten dena, eta bidez batez aprobetxatu nahi dugu egitura hau inprobisazio neurtua lantzeko.

Badakizue, beste melodia batzuekin erabili daiteke, eta, erritmoa aldatuta, zortzikoetarako baliagarria da ere bai.