«EKIALDE»

Mixel Etxekoparek 2013an «Ederlezi» pastoralerako sortu zuen dantza.

Urratsen egitura erritmikoa, badakizue:

PATXAPATXARAN PATXARAN TXAN PAN

PATXARAN PATXARAN TXAN PAN TXAN PATXARAN

Ekiaren ekialdean Ekialde

Sortaldearen sartaldean Mendebalde

Hegoaren bide bürüan Iparralde

Eta ni bideen artean lau haizen jabe. (bis)

 

Beti nor ekialdean

Edireiten da bidean

Kantu bat gogoz aidean

Biziaren izenean.

Rom Sinti Buhame Gypsi

Ber koloreko irrintzi

Atzo egün bihar etzi

Goiz ekiari ez etsi.

 

Ekiaren ekialdean Ekialde,,,

 

Jin baledi oren latza

Hunaintiko akabantza

Arrahas dezagün dantza

Bizi nahiaren hatza.

Hi tzigano entzün ezak

Golikeautüko deiat

Bidez bide hebentik hat

Honki jin hire etxerat.

 

Ekiaren ekialdean Ekialde…

 

Mixel Etxekopar