ONLINE 5: Esku Aldatzeko Soinua

Hemen duzue Esku Aldatzeko soinua egiteko hainbat aldaera. badakizue: dantza hau Sokadantzaren barruan egiten da eta izen ezberdinak ditu: abarketak, alpargatak, azeri dantza… Eta bertsio ezberdinak daude Euskal Herriko toki ezberdinetan.

Guk proposatzen duguna Durangaldean egiten dena, eta bidez batez aprobetxatu nahi dugu egitura hau inprobisazio neurtua lantzeko.

Badakizue, beste melodia batzuekin erabili daiteke, eta, erritmoa aldatuta, zortzikoetarako baliagarria da ere bai.