ONLINE 51: Hauxe da despedidea, Brozeliande

Hau da ikasturte honetako azken bideoa. Datorren irailan hasiko gara berriz eskola presentzialak (uste dut), eta ordurako egin dugun material guzti hau eskura izango duzue ere bai, eskolan lantzen duguna gogoratzeko. Hemendik aurrera sarrera berriak eginen ditut baina beste maiztasunez, jakina.

Gaurkoa opari txiki bat da, Dantza jauzi bat, albokak jota. Berez, jotzen duena Jon Garmendia dugu, Bilbaomusikao alboka irakaslea.

Urratsak bideoan daude. ez ditut ozenki esan urrats segida berriak asmatzeko aukera emateko.

Besarkada bat eta laister arte.

ONLINE 21: Jauziak ixten: aldaera ezberdinak.

Batzutean komentatu dut eskola jauziak era ezberdinetara dantzatzen direla. Aldaera pertsonalak, lokalak eta zonaldetakoak daude, eta aniztasun handia dago dantzatzeko maneran.

Gaur arreta jarriko diogu urratsak ixteko uneari, ikusiko dugu korta nola erabiltzen den: aurrerantza ixten bada, Lapurdi edo Zuberoako estiloak izan daitezke, atzerantza bada, Baxenafarroako estiloa.

Hau ez da beti horrela eta salbuespen asko daude, baina baliagarria izan daiteke plazetan ikusten ditugun figurak ulertzeko.