LARRAIN DANTZA, eutsi goiari!

Badakizue zenbat maite dudan Larraindantza irakastea… je, je. Zuentzako lagungarri izan dadin, hona hemen bideo bat koreografia “erraz” eta “logiko” honen sekretuak azaltzen dituena. On egin dagizuela!

2. Maila. Larraindantzaren Jota Vieja

Hasi ginen sarrera egiten Cadena, Zubiak, fandangoak, Vals, eta orain…
Jota Vieja. Beti hasten da norabidearen zentzua jarraitzen, badakizue. hau da estruktura :

3 haranako eta buelta, hiru puntapio, 5 buelta bikoitzak.
Kopla
6 pikatuak (seigarrena engainua) eta buelta, hiru puntapio
Kopla
8 pikatuak (lekuz aldatzen, lau aurrera, bi buletan, lekuan eta engainua), 4 buelta bikoitzak, hiru puntapio eta buelta
Kopla.