ONLINE 40: Ekialde

2013an Mixel etxekopar eta Nicole Lougarot bohaumeen egoeraz aritzen zen Ederlezi pastorala egin zuten. Pastoral honetarako Ekialde dantza sortu zuten: sokadantza moduko dantza bat, Urratsak Nicole Lougarotek eginak eta doinua Mixel etxekoparrek bertsionatua.

Hemen duzue musika dantzatu ahal izateko:

ONLINE 5: Esku Aldatzeko Soinua

Hemen duzue Esku Aldatzeko soinua egiteko hainbat aldaera. badakizue: dantza hau Sokadantzaren barruan egiten da eta izen ezberdinak ditu: abarketak, alpargatak, azeri dantza… Eta bertsio ezberdinak daude Euskal Herriko toki ezberdinetan.

Guk proposatzen duguna Durangaldean egiten dena, eta bidez batez aprobetxatu nahi dugu egitura hau inprobisazio neurtua lantzeko.

Badakizue, beste melodia batzuekin erabili daiteke, eta, erritmoa aldatuta, zortzikoetarako baliagarria da ere bai.